Aste hontako greba mobilizazioetako bat Lanbide eskolak egin duen “Eskola Plazara”
ekimena izan da. Maiatzaren 30ean atera zen eskola osoa Elizondoko plazarat
aulki banarekin eta plazan taldeka banatuz jarduera hauek egin zituzten:
1. ideien ekaitza: Zer dakizu murrizketen inguruan? Ideia
guztiak mural batean bildu ziren.
Informazio saioa udaletxeko arkupetan. Ikasleei murrizketen inguruko
informazioa eman zitzaien, orokorrean zein zehazki Lanbide eskolan nola
eraginen duen.
2. ideien ekaitza: Zer egin daiteke honen antzinean? Taldeka
ideiak mural batean bildu eta lehiaketa egin.
Mural margotzea. “Murrizketak” gaia hartuta talde ttikitan mural bat egin zuten eta muralak
plazan zintzilikatu.