Gaur eguerdian eskualdeko udaletxe desberdinetako
hautetsiek Udalbiltza babesteko agerraldia egin dute Amaiurko oroitarriaren
aitzinean. Ondoko asteetan, eskualdeko hautetsi guztiei Euskal Herriko lehen
instituzio nazionalaren berrosaketa prozesuan parte hartzeko gonbitea eginen
diete.
Eskualdeko deialdi honetan Baztan, Lesaka eta Iturengo alkateak
egon dira eta beraiekin BILDUko Bertizarana, Bera eta Baztango
zinegotziak eta Baztango NaBai2011ko zinegotzia ere bai. Heldu den
ekainaren 30ean Udalbiltzak lehen bilera eginen du Iruñean Baluarten, eta
hitzordu horri begira, eskualdeko sentsibilitate guztietako zinegotzien
atxekimendua bilatuko da.