ETXEKO KONPOST-GAILUEN BANAKETARAKO LEHENDABIZIKO SOLASALDIA


Eskualdeko Zabor mankomunitateak eta Baztango Udal Zabor batzordeak bultzatua, konpost-gailuak banatzen hasi dira Baztango herritarren artean. Eskaera egina zuten 150 pertsonek aste honetan hartuko dute ontzia eta konposta modu egokian egiteko konpromisoa. Iaz 15 pertsonek eskatu omen zuten.

Gaur Baztangoizakoek zuten hitzordua Arizkungo elkartean eta han agertutako 30 pertsonek konpostatzearen nondik norakoak entzun dituzte. Bortzirietako mankomunitateko teknikaria, Zaborretako zinegotzia eta udal langile bat izan dira ontziak banatzen eta azalpenak ematen. Etxean sortzen dugun zaborraren %40a organikoa dela azaldu dute, eta hori etxean kudeatuz zabor produkzioa anitz jautsiko zela.
Ondoko egunetan izanen dira bertze hitzorduak:
  • Iruritan ortzeguna 21ean atsaldeko 19:00etan Gizarte Bilgunean
  • Elizondon larunbata 23an goizeko 9:30etan Arizkunenean.

Udaletxean eskaerak egiten segitzeko animatzen dute jendea, ondoko urterako behar bada izanen delakotz ontzi gehiago ekartzeko aukera.