SEXUAL HERRIA LIBURUAREN AURKEZPENA GAZTETXEAN.


Itziar Ziga Bartzelonan bederatzi urtez sexduzitzen pasatu ondotik Euskal Herrira itzuli da, gure xirimiria urrezko euria bihurtu ote den ikusterat. Edo paisaia berde eta paisaian berdeak ikustetik zahar zein gazte berde izatera pasatu ote garen galdezka. Sortzen ikusi zuen herrira itzuli da, borrokari, feminismoari, konpromisoari eta plazerrari buruz bere iritzia emateko prest. Sexual Herria da bere azken liburua, eta horren aurkezpena egitera etorriko da aste hontan Baztanerat.

  • NON: gaztetxean
  • NOIZ: Ortziralean, ekainaren 22a, atsaldeko 18:00etan.

22:30etan BETIWET ikuskizun-performance postporno eta transfeminista izanen da.
Ikuskizuna ulertzeko ortzegunean atsaldeko 7etan bertze solasaldi bat izanen da.