Saltatu eta joan eduki nagusira
KONZENTRAZIOAK HERRIETAKO ESKOLETAN
UPN-PSNko gobernuak hezkuntzan egin dituen murrizketen kontrako konzentrazioak eguneroko ogia bihurtzen ari dira Baztanen.
Ikastolak eta Elizondoko eskolak egunero egiten dutenetaz aparte, herriz herri Baztango landa eremuko eskolek konzentrazioak burutzen ari dira, deialdia urrirarte luzatu dutelarik.
Konzentrazioekin batean eskutitzak igortzen dituzte ikasleek eta guraso elkarteek Hezkuntza Departamentura murrizketarik ez egiteko eskatuz.