Nafarroako UPN-PSNren
gobernua hezkuntzan eta arlo sozialean mozketa basatiak egiten ari da. Horren
aurka Nafarroako hezkuntza komunitatea mugitzen ari da. Larunbata hontan izan
den manifestazio jendetsua lekuko.
Baztanen ere
mobilizazioak egiten segitzen dute, tartean
Baztan Ikastolakoa. Aitzineko astean,
goizean
eskolak hasi aitzinean hamar minutuko elkarretaratzeak egitea erabaki
zuten. Irudi hauetan gaurko kontzentrazioaren irudiak dituzue.
San Franzisko
Xabier eskolak ere gisako ekimena hasi zuten orain aste batzuk, eta lehengo
astean,
Lekarozko ikastetxekoek eta Lanbide eskolakoek eskolak Elizondoko plazan
eman zituzten.
Haserrea eta ezinegona begibistakoa da.