Guardia Zibilaren UAR
talde berezietako kideek Baztango hiru gazte identifikatuarazi zituzten atzo
Elizondo erdian, Lekuberria paretsuan eguerdiko 12ak aldean. Nahiko modu
zakarrean kontu zituzten eta inongo arrazoirik gabe. Herritar batzuk pasatzen
ari zenaz galdegiterat hurbildu ziren, tartean abokatu bat, eta eztabaida
tenkatu baten ondotik, hondarrean gazteak utzi zituzten.
Modu berean,
ortziralean Baztango alkateordea, egun horretan hartzekoa zuen trena
galduarazteko, polizia nazionalaren kontrol batean luzez kontu zuten Iruñean.
Alkateordea BILDUkoa denez, kontrol-saioa nahi moduan luzatu zuten, trena
galduarazi artio.