Ortziral atsaldean Itziar Ziga ekintzaile
feministak Sexual Herria bere azken liburua aurkeztu zuen
Elizondoko gaztetxean. 35 lagun inguru hurbildu ziren hitzordurat eta
menperaketa kristauak sexualitatea bizitzeko tenorean eragin duen errepresioaz
mintzatu zen. Halaber, menperatutako identitateen gatazken garrantzia aipatu
zuen; hegemonikoak diren identitateek egunerokoan beren nagusitasuna ixilpean
bisortzen duten modu berean, bertze identitateak: sexualak, kulturalak,
nazionalak, klasekoak... azpiratzen dituzte. Desira askatu beharraz solastatu zen, Euskal
Herria putifikatzeaz. Ondotik, gaueko 10etan Betiwetek De
la sumisión a la dominación performance postporno eta transfeminista
eskaini zuen.