UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA DIARIO DE NOTICIASEN MALTZURKERIARI


Diario de Noticiasek soldaten inguruan argitaratutako berria dela eta Baztango udal gobernuko taldeak  prentsa ohar baten bidez erantzun du, gaurgero publikoak ziren datoak azalduz. Haxe dio hitzez-hitz:
Diario de Noticiasek Baztango udal gobernuko kideen soldaten inguruan argitaratutako berri maltzurrari buruz, Baztango udal gobernuko taldeak gogoeta hauek egin nahi ditu:
Nafarpress delakoak berria amorrudun  eta azpikeriadun lerroburuarekin hasten du, Baztango udal kontuei buruz daraman ildo editorial tendentziosoa mailarik gorenerat eramanez eta, aldi berean, onargarriaren muga guztiak gaindituz. Nafarpressen gibelean gorderik idazten duenaren pozoina ez da gehiago jasaten ahal. UPNek ez du udaleko hautetsi publikoen soldatei eta dietei buruz deus berririk agertudesvelar erdarazko notizian- ; gaurgero denen ezagutzakoa den moduan, udalbatzar berriko kideen soldatak, aitzinekoenak baina apalagoak dira;  orain udalak, kargu politikoen soldatetan 41.000 euro aurrezten ditu.

Soldatak, ikusi daitekeenez, lan orduen, dedikazioaren eta kargu horien arduren azpitik daude.
Bere garaian jakinarazitako moduan, eta kurioski, aipatu berriaren bukaeran agertzen den gisan, Garbiñe Elizegiren soldata garbia hilabeteko 1.304,11 euroko, 14 ordainekoa da eta %80an liberaturik dago. Mikel Ortega %100ean liberaturik dago eta bere soldata garbia 1.511,50ekoa da eta, Jon Elizetxerena berriz, 749,20 eurokoa; bere dedikazioa berriz, lanaldi erdikoa. Garbiñeren eta Mikelen kasuan – alkatea eta alkate-ordea-  astero 45 ordu baina aise gehiago ematen dituzte lanean eta, Jonen kasuan, bere liberazioari dagozkion 25 orduak ere gainditzen ditu. Egunero goizeko 8etarako beren lantokietan egoten dira.
Gainerakoan dietak eta kilometraiak behar bezala justifikaturik daude, eta oraingo udal gobernuko kideen lan egiteko modu serio eta zintzoa ezagutzen duen edonork badaki zenbat joan-etorri egin behar izaten dituzten beren eginbeharren barnean. Kilometraiak etxetik udaletxerako eta jarduneko bertze desplazamenduak barnean hartzen ditu eta, aurtengo aurrekontua 2011koa baino 2.000 euro guttiagokoa da.
Bertzalde, udal batzorde desberdinetan baztandarrek horien berri jakiteko kamarak paratzea ongi legoke. Zeren UPNek batzorde horietarat gainerako ordezkariak baino gehiago joaten dela diolarik, baztandarrek ikusiko lukete horietan egotea eta gauzak egitea ez dela gauza bera; eta hori da UPNekoen kasua; gehinetan, batzorde horietan egon bai, baino ez dute deus egiten.
Zenbakiak argiak dira eta lan politiko eta publikoaren ordain estu bati erantzuten diote. Hala, kazetariak berrian erabili duen modu zikin eta maltzurrak eta horrekin sortu nahi zuen alarma faltsuak ez du deus ikustekorik udal gobernuko kideen lan egiteko era garbiarekin eta erabateko dedikazioarekin.
Bukatzeko jakinarazi nahi diogu bai UPN-ri  eta bai bere diskurtsoaren bozgorailu izan nahi duen guztiari prest gaudela eztabaida publiko baterako nahi duten leku eta orduan, lan politikoa egiteagatik kobratu dena eta kobratzen denaren inguruan.