Diario de Noticiasek
soldaten inguruan argitaratutako berria dela eta Baztango udal gobernuko taldeak prentsa ohar baten bidez
erantzun du, gaurgero publikoak ziren datoak azalduz. Haxe dio hitzez-hitz:
Diario
de Noticiasek Baztango udal gobernuko kideen soldaten inguruan argitaratutako berri maltzurrari buruz, Baztango udal
gobernuko taldeak gogoeta hauek egin nahi ditu:
Nafarpress delakoak
berria amorrudun eta azpikeriadun lerroburuarekin hasten du,
Baztango udal kontuei buruz daraman ildo editorial tendentziosoa mailarik
gorenerat eramanez eta, aldi berean, onargarriaren muga guztiak gaindituz. Nafarpressen
gibelean gorderik idazten duenaren pozoina ez da gehiago jasaten ahal. UPNek ez du udaleko hautetsi publikoen
soldatei eta dietei buruz deus berririk agertu – desvelar erdarazko
notizian- ; gaurgero denen ezagutzakoa den moduan, udalbatzar berriko kideen
soldatak, aitzinekoenak baina apalagoak dira;
orain udalak, kargu politikoen soldatetan
41.000 euro aurrezten ditu.
Soldatak, ikusi
daitekeenez, lan orduen, dedikazioaren
eta kargu horien arduren azpitik daude.
Bere garaian
jakinarazitako moduan, eta kurioski, aipatu berriaren bukaeran agertzen den
gisan, Garbiñe Elizegiren soldata garbia hilabeteko 1.304,11 euroko, 14
ordainekoa da eta %80an liberaturik dago.
Mikel Ortega %100ean liberaturik
dago eta bere soldata garbia 1.511,50ekoa da eta, Jon Elizetxerena berriz, 749,20
eurokoa; bere dedikazioa berriz, lanaldi
erdikoa. Garbiñeren eta Mikelen kasuan – alkatea eta alkate-ordea- astero 45 ordu baina aise gehiago ematen dituzte lanean eta, Jonen kasuan, bere
liberazioari dagozkion 25 orduak ere gainditzen ditu. Egunero goizeko 8etarako beren lantokietan egoten dira.
Gainerakoan dietak
eta kilometraiak behar bezala
justifikaturik daude, eta oraingo udal gobernuko kideen lan egiteko modu
serio eta zintzoa ezagutzen duen edonork badaki zenbat joan-etorri egin behar
izaten dituzten beren eginbeharren barnean. Kilometraiak etxetik udaletxerako
eta jarduneko bertze desplazamenduak barnean hartzen ditu eta, aurtengo aurrekontua 2011koa baino 2.000
euro guttiagokoa da.
Bertzalde, udal
batzorde desberdinetan baztandarrek horien berri jakiteko kamarak paratzea ongi
legoke. Zeren UPNek batzorde horietarat gainerako ordezkariak baino gehiago
joaten dela diolarik, baztandarrek
ikusiko lukete horietan egotea eta gauzak egitea ez dela gauza bera; eta
hori da UPNekoen kasua; gehinetan, batzorde horietan egon bai, baino ez dute
deus egiten.
Zenbakiak argiak dira
eta lan politiko eta publikoaren ordain estu bati erantzuten diote. Hala,
kazetariak berrian erabili duen modu
zikin eta maltzurrak eta horrekin sortu nahi zuen alarma faltsuak ez du deus
ikustekorik udal gobernuko kideen lan egiteko era garbiarekin eta erabateko
dedikazioarekin.
Bukatzeko
jakinarazi nahi diogu bai UPN-ri eta bai
bere diskurtsoaren bozgorailu izan nahi duen guztiari prest gaudela eztabaida
publiko baterako nahi duten leku eta orduan, lan politikoa egiteagatik kobratu
dena eta kobratzen denaren inguruan.