Nafarroako hondakinen konsortzioak eta Baztango udalak
elkarlanean egindako aurtengo prebentzio kanpainaren barnean joan den astean banatu zituzten konpost-gailuak . Prebentzio
kanpaina honen helburua bakoitzak
sortzen duen hondakin organikoa etxean kudeatzea da. Horrek garraioan eta
zabor tratamenduan eragin zuzena du biak saihesten dituelakotz. Zerbitzuaren merketzeaz gain
atmosferara isurtzen ditugun CO2-a guttitu eta zabortegietara hondakin
guttiago botatzea dakar. Modu berean bakoitzak bere hondakinak kudeatzearekin kontzientzia ekologikoa bultzatzen da
eta gainera etxeko landareendako ongarri ezin hobea sortu.
Aurten Baztanen
168 pertsonek eskatu dute etxeko konpost-gailua (nafarroako kopuru
haundiena) eta antolatu diren banaketa hitzaldietara jende andana agertu da:
Arizkunen 30, Iruritan 40 eta Elizondon 50. Hitzaldi hoietan konpost on bat
egiteko pausuak azaldu dira eta konpost-gailua montatzen erakutsi. Jendearen partehartzea erranguratsua izan da,
interesa dagoenaren seinale. Konpost-gailuarekin batera konpromiso orri bat
sinatu dute konpost-gailua konposta egitearen helburuarekin bakarrik
erabiltzeko. Kanpainak aurrera segitzen du eta oraindik konpostagailua eskatu
ez dutenek aukera izanen dute eskuratzeko. Ttelefonoz 948 580 006 edo
udaletxeko bulegotan. Konpostagailua dohainik da.