NovaGalicia Bancok bere egoera zuritzeko,
6.000 milioi euro beharko dituela jakinarazi du, dagoeneko, FROBetik 3.627
milioi jaso ditu. Diru horrekin, diotenez,
Gobernuaren azken dekretuek finantza sistemarendako ezarritako kapital beharrak
aise beteko lituzkete.
NovaGAlicia Banco,
Lekarozko Aroztegiako proiektu urbanistikoaren promotoreetako bat da, eta bere
finantza-eskaintzetan bezeroei produktu toxikoak saldu izan dizkie, inbertsio
arduragabeak egin eta zuzendari ohiei kalterordain milioidunak eman. Orain,
guzti horregatik, beren burua garbitzeko barkamenak eskatu dituzte; eta kontuak
zuritzeko diru publikoa purrustan erabili. Europatik, bankua likidatzeko aukera
aipatu dute.