UDALETAKO ORDEAZKARIAK ESPAÑAKO BANDERA JARTZEKO AGINDUAREN KONTRA


Baztan, Bertizarana, Zubieta, Donamaria, Ituren, Lesaka eta Berako oredezkariak 

Azken hilabetetan Españako bandera jartzearen agindua ailegatu da zenbat udaletxetara delegaritzatik : Bera, Lesaka, Elgorriaga, Baztan,.... Hau salatzeko prentsaurrekoa egin zuten joan den ortziralean eta udaletxeetan aurkezten ari diren mozioa irakurri. Momentuz hauek dira mozio hau onartu dutenak: Baztango batzar nagusia, Bertizaranako udala, Zubietako udala, Iturengo udala eta Beran ildo berean doan mozioa. Bertze udaletan hurrengo egunetan sartuko dute mozioa beraien batzarretan
Mozioan aipatzen den bezala ikurra jartzeko agindua etorri ahala, herri bakoitzean herri ekimen diferenteak eginen dira eta horren berri emanen da