GILTXAURDI KIROL INSTALAZIOETAKO BEZa

Baztango Udalak Giltxaurdi kirol instalazioak kudeatzeko Giltxaurdi S.L. enpresa publikoa
sortu ondotik, aurten tarifak ez igotzea erabaki du, hori dela eta, aitzineko urteko tarifei ez zaie Kontsumoko Prezioen Indizearen gorakada ezarri; alta, Espainiako Estatuak BEZa igan eta gero, igoera hori tarifetan derrigorrez nabarituko da; hala, orain artio kirol instalakuntzetako zerbitzuengatik %8eko BEZa ordaintzen baldin bazen, orain, PPren erabakiaren ondotik %21a ordaintzen da. Horrela erabiltzaileek BEZaren igoera abonu aukera eta ekintza desberdinetan nabarituko dute.
Dudarik gabe familia bakoitzeko abonuen eta ekintzen aukeraketa eta pilaketak, guztira,
dexenteko igoera ekar dezake. Baino erabiltzaileek ulertuko dutenez, Udalak ez du BEZaren igoera beregain hartzen ahal, Udalaren konpromisoa KPI ez igatea izan da, aurten %2,60. Modu berean, enpresa publikoa egin eta gero, Udalaren lehentasunetako bat, tarifen progresibitatearen alde egitea izanen da, hau da, Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga (IRPF erdaraz) kontuan hartuta egoera ekonomiko estuagoa duenak guttiago ordaintzea eta egoera hobeagoa duenak gehiago ordaintzea. Bide horretan lehenengo aldaketak, heldu den ikasturtean ikusten ahalko dira.
Nolanahi ere den, momentu honetan, bazterketa arriskuan dauden familietako kideek, zerbitzu sozialetako ongikusiarekin, kirol instalakuntzak erabiltzeagatik laguntzak lortu ditzakete.
Bertzalde, aurten, berrikuntza modura eta ordainketa errazteko, abonuak bi alditan zatiturik
ordaintzen ahal dira.