Gaurko ikasleen greba jarraipen handia izaten ari da
Lekarozko ikastetxean eta Elizondoko lanbide heziketa eskolan. Lekarozen
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak, Batxilergoko 1. eta 2.
mailakoak eta erdi-mailako formakuntza ziklokoak deituak zeuden; herenegu
egindako bozketan ikasleen gehiengoa greba egitearen alde agertu zen eta gaur,
300 ikasletik 10 bertzerik ez dira klaserat agertu. Bertzalde, Elizondoko Lanbide Eskolan
ikasle bakar bat bera ere ez da agertu klaserat. Atzo egindako bozketan,
ikasleen %92aren babesa izan zuen grebaren aldeko proposamenak.
Modu horretan, eguerdian ikasleak manifestaldian Elizondoko plazarat
hurbildu dira eta ondotik, taldeka banatuta dinamika desberdinak egin dituzte.
Tailer horietan 65 ikasle inguruk parte hartu dute. Bertzalde, aipagarria da
egun osoan izan den Guardia Zibilen presentzia. Plazako ekitaldiak iraun
bitartean adibidez, Elizondoko plazaren gaineko aldean Guardia Zibiliaren patrol
bat eta auto bat egon baitira, horietako Guardia Zibil batzuk kanpoan zirela.