Baztango udaletxeak
udalaren gibeleko aldeko parkina handitu eta bederatzi toki gehiago egin ditu.
Horretarako, lehendabizik, udalarena zen eremu
publikoa berreskuratu eta, ondotik, autoak
aparkatu ahal izateko parkina handitu du. Orain, denera 29 toki daude,
horietatik 2 ezinduendako erreserbatuak. Autoendako aparkalekuen afera arazo
nahiko larria da Elizondon azkeneko urteetan familia bakoitzeko auto kopurua
eta auto-mugikortasuna handitu direlako. Udalak, uste du herrien bilakaera ez
dela autoen arabera antolatzen ahal, jendeendako kalitatezko espazio urbano eta
sozial baten arabera baizik eta, horretarako, nahiz beharrezkoa diren aparkalekuak eginen dituen, herritarren
kontzientzia aldaketa behar-beharrezkoa dela uste du.