Larunbatean manifestazioa egin zen Iruñean, LAB, STEE-EILAS, CCOO, AFAPNA,
ANPE, CSIF, ELA eta UGT sindikatuek, Sortzen Ikasbatuaz eta Herrikoa elkarteek,
Ikasleen Sindikatuak eta Ikasle Abertzaleek deituta. Antolatzaileen arabera,
7.000 lagun inguru bildu ziren murriketa hauek salatuz. Baztandik ere jende andana hurbildu zen mobilizazioarekin bat eginez.