BAZTANEN MUGAK ETA DIARIO DE NOTICIAS


Diario de Noticiaseko N.P.rekin aspaldi ikasi genuen harritzeko ahalmenak ez duela mugarik. Azkeneko aldi luze  honetan Baztan espantsionismoan ari dela iduri du Esteribar Baztango dermioetan bailego. Ah, bai, arrazoia  duzue, ez da guztiz horrela, Magnarekin zerikusia duten berriekin soilik gertatzen da hori. Eta hori, zergatik? Ba pentsatu liteke Baztango iritzi publikoa gaiarekin baldintzatu nahi duela, bereziki, ondoko bailaran xehakuntzaren morroiak ematen ari diren pausuetara ohituz eta egitasmoa bai edo bai eginen dela sinistaraziz eta, horrela, jendea desmobilizatuz.

Batzuren liburuen moduan Magnak ere Arranbela patrozinatuko balu, horrelakoak erranen genituzke? Ba bai, gu ez gaudelako salgai!