ELKARTRUKE AZOKA

Elkartruke azoka antolatu du udalak abendurako. Etxeko edozein elementu eraman daiteke eta txartel bat emanen dute ekarritako produktu bakoitzeko. 
Bilketa Abenduaren 4tik 14era goizeko 11.00etik 14.00ak arte eta abenduaren 12an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Gizarte Zerbitzuetan (Udaletxeko beheitiko solairuan). Utzitako produktuak egoera onean egon beharko dute: garbi, osorik…
Azoka Udaletxe pareko eraikinean izanen da eta bertan edozein produktu eramaten ahalko da txartel bakoitzarekin. Abenduaren 20ean goizeko 11.00etik 14:00era eta 21ean goizeko 11.00etik 14:00era eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izanen da