LANDA EREMUKO ESKOLAK BIZIRIK! HERRIAK BIZIRIK!!

Landa eremuko eskolen egoera salatzeko eta konponbideen bila, maiatzan zenbait sindikatu eta guraso elkarte parlamentuko alderdi politiko guziekin solastu ziren eskaerak biltzen zituen dekalogoa aurkeztuz. Parlamentuan dekalogo osoa onartu zen (zenbait puntu erabateko adostasunarekin), baina gaur arte ez dela mugimendurik egon salatu zuten atzo agerraldi jendetsu batean.
Hauxe da bertan irakurri zena: Gure herriak bizirik nahi ditugulakotz, Landa Eremuko Eskolak bizirik!!