ZENBAIT LANEN ESLEIPENAREN BERRI EMAN DU BAZTANGO UDALAK


Lau urteko planaren zenbait lanen adjudikazioa eman dela adierazi du Baztango Udal Gobernuak prentsa ohar baten bidez. Hauek dira lasiter hasiko dituzten obrak:
  • Anizko eta Berroetako hilerrietarako bideak eta Gartzaingo Bailegi bideko konponketa 211.844,02 €ko aurrekontua zuena. “CONSTRUCCIONES ARAKAN” enpresak eginen du 194.896 €tan 6 eskaintzetatik hoberena berarena izan delakotz. 
  • Elizondoko ur deposituaren obrak, aurrekontua 658.356,89  €koa zen eta  Iturri-Ederrak proposatutako lau enpresetatik “CONSTRUCCIONES MARIEZCURRENA” enpresari  639.857,06 €tan eman zaio puntuaziorik hoberena izan duelakotz.
  • Lau urteko planatik kanpo  Zahar-etxean galdara berria jartzeko lanak 210.968,76 €ko aurrekontua izanik aurkeztutako 7 enpresetatik esleipenean  ANTIAGO YANCI CENOZi eman zaio 198.050€ko aurrekontuarekin hauxe izan baita eskaintzarik hoberena.