AIMAR KARRIKAK IRABAZI DU BOSGARREN MARIANO IZETA BERTSO SARIKETA



Azaroaren 30ean jokatu zen Elizondon Mariano Izeta bertso sariketaren bortzgarren edizioko finala. Sei bertsolari aritu ziren finalean: Aimar Karrika, Iker Gorosterrazu, Patxi Castillo, Egoitz Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Kotte Plaza. Azkenean, Karrikak ariketa guztietan erakutsi zuen erregulartasuna eta lan ona saritu zituzten.Mariano Izeta zenaren alabaren eskuetatik jaso zuen txapela  sariketa honen bortzgarren sariduna. Aitzineko urteetan Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe eta Iñaki Alemanek irabazi dute Izeta sariketa.
80 bat lagunek segitu zuten bertatik bertara finala Gorka Urtasunen gidaritzapean. Epaile lanetan, berriz, Mikel Altzuart, Nerea Bruño eta Josu Etxanobe aritu ziren. 
Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako sariketa honek Baztango udalaren eta Baztango Bertso Eskolaren laguntza izan du.