Mintzaldian Sakanako esperientziari buruz aritu zen gehien bat, nahiz Bizkaiko Leako eta Gipuzkoako Zeraingo esperientziak ere aipatu zituen, betiere, bereziki nabarmenduz tokiko eragileen: erakundeen, elkarteen, sindikatuen, taldeen, herritarren inplikazioa nahitaezkoa dela toki zehatz baten barneko indarrak aktibatzeko.
Komunitatearen kontzeptuari garrantzi berezia eman zion baita herritarrak eragile aktibo izateari ere; modu berean, beharrezkoa den jarrera aldarrikatzailetik harago, jarrera eraikitzaileari ere -nahiz bidean huts egin- beldurrik gabe ekin behar zaiola azpimarratu zuen.
Solasaldia Baztango sozioekonomiako herri bilguneak antolatu zuen eta gelak jendez gainezka egin zuen, denera 60-70 lagun bilduz.
Aipatu bilguneak heldu den ilbeltzaren 24an bilera eginen du, atsaldeko 19:30etan Arizkunenea kultur etxean.