BATZARRA BAZTAN BERRIN


Elizondoko Herriak deituta Baztan Berri eta Erlategiko trafiko arauketa berriari buruz solastatzeko batzarre informatiboa egin zen asteazken gauean Baztan Berriko parkean. Ehun herritar inguru hurbildu ziren eta Baztango udalak, Elizondoko Herriarekin eta auzotarrekin egindako arauketa berriaz solastatu bidenabar, Elizondoko saihesbidearen Baztan Berriko sarreraz ere aritu ziren. Nafarroako Gobernuak egitasmoan aurrikusitako zubia oraino ez du egin eta baldintza horietan Baztan Berriko sarrerak arazo handiak sortu ditzateke. Modu horretan herriko eta udaleko ordezkariek heldu den martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuko Herri lanetako arduradunekin Iruñean bilera eginen dutela jakinarazi zuten; hala, batzarrean Iruñearat joateko proposamena egin zen.