BAZTANGO FONOTEKA MARTXAN


Atzo arratsaldean Baztango udal liburutegian fonotekaren aurkezpena egin zen.
Fonoteka egiteko ideia iaz sortu zen, Eusko Kulturrek ondare ez-materialaren bilketa egin eta Baztango udalarekin harremanetan paratu zelarik.  Baztan solasean lanerako ahozko tradizioaren bilketa egina zegoela ikusirik, bilketa hori zabaltzea inportantea zela iruditu zitzaion Udalari, belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmititu den hori herritarren esku uztea. Historia bizi izan dutenen ahotik aditzea. Herri jakintza denon esku uztea.
Hau guztia azaltzerat,  Maite Lakar Baztango Ondare ez-materialaren bilketan aritu zena etorri zen. Aurkezpenean fonoteka zer den, helburua zein den… azaldu zituen.