Gaur goizean Baztango udalak aurtengo udal aurrekontuak onartu ditu denera 6.811.160 euro. Bilduk, Ezkerrak eta Nabai 2011k aurrekontu proposamenaren alde egin dute, denera aldeko 8 bozka; UPNko lau zinegotziek aurka bozkatu dute, BegoƱa Sanzberro UPNeko bosgarren zinegotzia falta zen.
Udalaren aurrekontu orokorraren baitan Baztan Ikastolaren, Zahar etxearen eta Giltxaurdi enpresa publikoaren diru kontuak daude. Modu horretan Ikastolaren aurtengo aurrekontua 592.504 eurokoa izanen da; zahar etxearena 110.000 eurokoa eta Giltxaurdi enpresa publikoarena 351.000 eurokoa.
Aurten inbertsioetarako 322.080 euro bertzerik ezin izan ditu bideratu udalak. Hortaz hiltegiko inbertsioa aurrekontuen moldaketa bidez aitzinago antolatuko dute, horretarako lehenago hiltegiaren foroa bilduz. Horrela aurtengo inbertsioetan Amaiurko ur-depositoa egiteko 16.000 onartu ditu udalak; Gartzaingo batzartokirako 30.000, Ikatolako lehioak aldatzeko 17.000 euro, gastu gehien duten eskola ttipietan biomasa galdarak paratzeko 25.000 eta mendi lanetarako 40.000 euro bertzeren artean.
Gastu arruntaren sailan zerbitzu sozialetarako 65.500 euro gehiago izanen dira eta UEMAn sartzeko 13.800 euro. Halaber azienda lehiaketa eta azoketarako 30.000 euro gehiago bideratu ditu. Korporazioaren gastuak 5.000 euroan jautsi dira.
Bertzalde udalaren zorra azken bi urteetako amortizazioei esker 1.200.000 euroan jautsi da. Hala udal berria sartu zelarik 8.900.000 eurokoa bazen, orain 7.752.000 eurokoa izanen da.