Bihar asteazkena Elizondoko Erlategi eta Baztanberri auzoetako trafiko ordenazio berria martxan jarriko da.
Goiz eta atsaldez udaleko udaltzainak trafikoa zuzentzen ibiliko dira lehenengo egunetan arazorik sortu ez daitezen.
Guztion segurtasunarengatik seinale eta lurreko markak errespetatzea eskatzen da bai eta oinezkoendako pasabideak ere.