ELIZONDOKO ZUBIA ORAIN!

Joan den astean prentsaurreko baten bidez Elizondoko alkateak Baztango udal gobernuarekin   batean saihesbidearen zubia eskatu zuen. Herritarren haserrea adierazi zuen, kontseilariarekin biltzeko ahaleginetan  luzez ezetzak hartu dituztela salatuz. Apirilaren 4an bilduko dira eta beren eskaera garbi dago: saihesbidea akitzeko, Elizondoko sarrera irekitzea.