ERNESTO PRATen EPAIKETA SALATZEKO HERRITARREN BILGUNEA MARTXAN

Ernesto Prat Urzainki elizondorra apirilaren 9an epaituko dute entzutegi nazionalean, EKIN legez kanporatutako erakundekoa izateaz akusatua. Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatzen du. (Informazio gehiago azpiko aldean).
Izaera politikoko epaiketa hau  eta euskal herritarrek oraino jasaten duten jazarpen politikoa salatzeko Baztanen herritarren bilgune bat lanean hasi da. 
Modu horretan aurrikusitako ekimenak hauek izanen dira: 

  • Epaiketa politikoak salatzeko eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko apirilaren 6ko asteburuan manifestazioa Elizondon; 
  • Apirilaren 9an Madrilen eginen den epaiketarat joateko autobusa, 
  • Mozioak Baztango udalean eta Batzar Nagusian, 
  • Herritarren agerraldi jendetsua...
Espainiako estatuak Euskal Herriko gisa guztietako erakunde, komunikabide, talde eta elkarte ezkertiar eta abertzaleak legez kanporatzeko erabakia hartu ondotik, “dena ETA da” argudiopean, 2008ko irailean Guardia zibilak Ekinen aurkako sarekada egin zuen Nafarroan.

Polizia operazio horren ondorioz torturetatik libratzeko Ernestok ihes egin behar izan zuen. Betiere Entzutegi Nazionalean polizien eskuetatik pasatu gabe deklaratzerat joateko eskaria egin eta prestutasuna erakutsi zuen, nahiz epaileak ez zuen eskaria kontuan hartu. Operazio horretan atxilotutako gazteek torturak salatu zituzten.

Euskal Herrian ireki den aldi poliko berriaren testuinguruan Urruñan bizitza normal eta publikoa egiten zuen Ernestok baina 2012ko urtarrilaren 25ean Frantziako poliziak Urruñan atxilotu eta Grande Marlaska espainiako entzutegi nazionaleko epailearen eskaera onartuz 2012ko otsailean espainiaratu zuten. Azkenik, frantziako eta espainiako estatuko kartzeletan hiru hilabete pasatu ondotik 2012 ko apirilean espetxetik epaiketa noiz eginen zain bermepean atera zen.