GERNIKA MARGOLANA BERRITU DUTE ZILBETIN


Aldude Mendia Koordinakundearen inguruan bildutako Pirinioetako haranetako bizilagunak eta SEO/BirdLife lan handia egiten ari dira Europako naturgune babestuen Natura 2000 sarean jasotako Aldude Mendia izeneko Babes Bereziko Eremuaren babeserako.
Naturgune babestu berdinaren barnean dauden Zilbetiko pagadiak bai eta Mendiaundi (Auritzberri, Erro) eta Erdizko (Baztan) pagadiak ere inguruko meatzaritzako egitasmoen arriskupean daude.
Hori dela eta, bizilagunen elkarteak ekintza baketsuak egiten ari dira iritzi publikoaren arreta deitzeko asmoz. Ekintza horietako bat joan den abenduan burutu zen, Picassoren Gernika artelana bertako pagoetan margotu zenean, irudimenezko baso bat bailitzan, margolanaren ikurra geure balio gogokoenen suntsitzearen kontrako aldarrikapentzat hartuz. Bada, baso-margolan honek atentatu bat jasan zuen eta orain berregin egin da. Eta jai giro batean berrinauguratuko da.
Ekitaldia datorren larunbatean izango da eta bertara natura eta paisaia geure kultura eta ondare direla aldarrikatzeko darabilgun borroka babesten duten pertsonak hurbilduko dira. Halaber, Zilbetiko pagoak zaindu dituzten 600 pertsona, enpresa eta elkarteetako izena izanen dituzten xingolak paratuko dituzte 
  • NOIZ: Martxoaren 30a, larunbata 11:00etan
  • NON: Zilbetin