Korrikaren 18.edizioa gainean dugula eta, azken egunetan
gehituz doa Korrika Kulturalaren barne eginiko ekitaldi kulturalen kopurua. Horren haritik joan den larunbatean Korrika
Besta eguna ospatu zen Baztanen. Goizean goizetik Amaiurko
elkartean gosaldu ondotik Bizikleta Martxa abiatu zen
Elizondo aldera herriz-herri pasatuz. Ondotik bazkaria izan zen Elizondoko Gaztetxean eta
arratsaldean bertso poteoa Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariekin, Fanfarremifa fanfarreak alaiturik. Eguna akitzeko, Kaskezur eta Makulu Ken taldeek
emanaldia eskeini zuten Gaztetxean bertan.