Euskal Herria-Palestina Sareak zenbait ekimen abiatuko ditu ondoko
asteetan. Ekimen hauen helburua bikoitza da: alde batetik, BDS
kanpainaren markoan, boikotaren arlo desberdinetan nazioartean burutu diren
esperientzien ezagutza hartu nahi
da, eta Boikot instituzionala, kulturala, akademikoa, kirol arlokoa eta abar
landu nahi dira. Bertze alde batetik eskualdean,
gataza eta egia palestinarraren oharmena jorratzeko asmoa dago.
Maiatzaren
18an Elizondon ospatuko den Euskal Herria-Palestina egunerat begira zenbait
ekitaldi eginen dira. Horien artean ondoko asteetan eginen den palestinar
zine dokumental zikloa:
- 4an Elizondoko gaztetxean 20:00etan: Roadmap to apartheid
- 11an Lesakako Arranon elkartean 20:00etan: Roadmap to apartheid
- 18an Berako kultur etxean 20:00etan: 5 cámaras rotas
- 25ean Doneztebeko erakusketa gelan 20:00etan: 5 cámaras rotas
Pelikularen aurkezpena, emanaldia eta eztabaida izanen dira
Sarearen eskutik, eta sagardo eta pintxo batzuek sesioa gehiago goxatuko dute.