ZILBETI MAGNAREN HARROBI PROIEKTUAREN AURKA


 

Magnak Zilbetiko Antzerin egin nahi duen harrobiaren aurka herritarren mobilizazio berria egin zuten atzo Erroibarko herrixkan. Bertarat ere hainbat baztandar hurbildu ziren Zilbetiko egitasmoa Erdizekoaren moduan Aldude Mendi izeneko Zainketa Bereziko Gunean (ZBG) eginen baita. Multinazionalaren presioen gainetik irudimena eta antolaketarekin egitasmo hau gelditzeko dinamikak aitzinerat jarraitzen du horrela oihartzun handia izan duen Gernikaren margoketarekin bat, bertako pagoak zaintzeko ekimena ere abiatu dute. Gernika margoturik dagoen ingururat mendi itzulia egin eta gero herriko pilotalekuan otorduaz, kantaldiaz eta eztabaidetaz gozatzeko aukera izan zen. 
Esteribarren ikusi den moduan hamarkaden joan-etorrian Magnaren proiektuak bertako ekonomia guztia desegin du multinazionalari buruzko erabateko menpekotasuna sortuz. Hori ote da aterabidea?


Gaurko Berrian gaiaren inguruko informazio gehiago dakarte.