Martxoaren
2an Lizarran aurkeztu zuten Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakunde berria.
Ordutik, Baztango Ernai bere funtzionamendua zehazten ibili da eta azken
asteotan, ezagutzera eman da. Aurkezpenak kuartelka egin ditu: Anizen,
Iruritan, Amaiurren eta Elizondon. Azken horren ondotik, bertso-triki-poteo bat
ospatu zen eta gauean, Ufestuek eta Kalapite-ren kontzertuak egon ziren
Baztango Gaztetxean.
Aurkezpenetan
Ernai-en helburu estrategikoa azaldu dute, antolakuntzaz Euskal Herri
independente, sozialista eta feminista bat lortzea delarik. Bertzalde, Baztango
Ernai-ek tokiko problematikak landuko dituela adierazi zuen, hortaz, irekia
dagoela baztandar gazte guztien proposamen eta asmoak jasotzera, izan ere, bere
helburu nagusia Baztango gazteria aktibatzea da.