BAZTANGO OSOKO BILKURA EPAIKETA POLITIKOEN KONTRA

Baztango Udalbatzak otsailaren 28an egindako ohiko bilkuran bat egin zuen Ernesto Prat elizondarraren epaiketaren kontrako mozioan agertzen den adierazpenarekin eta apirilaren 7an eginen den manifestaldiarekin:
  1. Epaiketa politikoak behingoagatik gelditzeko exigitzea. Euskal Herrian bizi den aldi berrian Estatuek beren estrategia errepresiboa berehala desaktibatu behar dute, normalizazio politikoa lagunduko duten jarrerak eta estrategiak hartzea dagokie. Horregatik epaiketa politiko hau salatu bidenabar euskal herritar guztiendako eskubide zibil eta politikoak aitortzea eta errespetatzea eskatzea. 
  2. Ernesto Prat Urzainki elizondarrari eta haren sendiari elkartasuna adieraztea. 
  3. Apirilaren 7an Epaiketa gehiagorik ez! Eskubide zibil eta politikoen defentsan Ernestorekin elkartasuna” lelopean eginen den manifestaldiarekin bat egitea.”