ERNESTOREN AUZIA SENTENTZIAREN ZAIN

Ernesto Prat Urzainki elizondarraren kontra Madrilgo entzutegi nazionalean atzo egindako epaiketa sententziaren zain gelditu da. Fiskalak Ekineko kidea dela frogatutzat eman ondotik Ernestoren erruduntasuna aldarrikatu zuen. Defentsako abokatuak berriz errugabetasuna eskatu zuen, atzoko epaiketan Ernestoren kontrako testigantzak torturapean lortu zirelako frogatu zirelako eta polizien atestatuan agertzen ziren dokumentuen: historiako materialen, agendako hitzorduen, eskutitzen… zentzua guztiz bertzalakoa zelako eta, horregatik, horietatik ezinezkoa zelako Ekineko kidea izatea ondorioztatzea. Defentsako abokatua zorrotz aritu zen auziko bertze atxilotuekin izan diren tortura salaketak azaleratzen, modu horretan, instrukzioaren ardura zuten guardia zibilek torturak eta tratu txarrak saihesteko bitartekoak erabili ez izana agerian utzi zuen.Auziko sententzia bi aste eta bi hilabeteren artean aterako da.
Epaiketa uste baino beranduago hasi zen, goizeko 10:30ak aldera, bukatu berriz 15:30etan. Baztandik eta Berriozartik 30 lagun inguru hurbildu ziren bertarat. Goizeko 3:00etan aterata gaueko 9:30ak aldera etxeratu ziren. Itzulerakoan Arraitzko bentetan GARen kontrola izan zuten.