Nafarroa osoan eskualdeka egiten ari den prozesu bat martxan jarri du EH Bilduk: “Aldaketa Euria”.
Bertizarana, Malerreka, Bortziriak eta Baztanen lanean ari den taldeak prentsa aitzinean bere burua eta asmoak aurkeztu zituen. Eskualdea eta bertako baliabideen plazaratzea ardatz hartuta eraldaketa politikak abiatzeko zenbait puntu aurkeztu zituzten:
- Eskualdeko instituzioak ikuspuntu estrategiko batetik eratu
- Nafarroako Gobernuak eskualdeari egiten dion asignazioa goratu
- Ehun produktibo eta komertziala berregiteko pausuak eman
- Lanbide Heziketako eskeintza formatiboa berraztertu
- Nafarroako Gobernuaren borondate aktiboa, eskualdeko aukera industrialak aztertu eta garatzeko
- Hezkuntza sistemaren doikuntza
- Osasun zerbitzuen Iruñearekiko dependentzia murriztu eta eskeintza osatu
- Etxebizitza politika razionala garatu eskualdeaz gaineko tresnekin
- Euskara politikak eraldatu
Ondoko asteetan eragile eta pertsona desberdinekin kontaktatuko dute puntu horietan sakontzeko.