EUSKAL HERRIA-PALESTINA EGUNA ANTOLATZEKO BATZARRA

Euskal herria-Palestina eguna burutuko da Elizondon heldu den maiatzaren 18an. 
Palestinak sufritzen duen jazarpen eta okupazioari aitzin egiteko, 2005ean Palestinako herri-mugimenduek  BDS (Boikota, Desinbertsioa, Isunak) nazioarteko kanpainari ekin zioten, Israeli nazioarteko legedia betearazteko. Euskal Herrian, aldarrikapen honekin bat egiten dutenek (internazionalistak, alderdiak, sindikatuak, Palestinako herriekin senideturiko herriak, gazteak, ikasleak, GKEak, brigadistak, eta abar) Euskal Herria-Palestina Sarea osatzen dute.
Eskualde naiz Nazional mailan egin behar denaz parte emateko eta egitaraua osatzeko batzarrerat deitu du Baztango Askapenak:

  • NOIZ: Apirilaren 16an, asteartea, 19:00tan 
  • NON: Elizondoko Gaztetxean