"KAKA BURUTIK BEHERA" ANTZERKIA ESTREINATUKO DUTE ANTSOAINEN

Nafarroako egoerari eta aldaketari buruzko antzerki obra satirikoa gaur estreinatuko da Antsoainen: Kaka burutik behera.
Ikuskizun honek, batetik, eskuineko politikek utzitako gizartearen ispilu izan nahi du eta, bertzetik, Nafarroak behar duen aldaketari buruzko gogoetarako espazio dibertigarria. Antsoaingo Antzokian estreinatuko da, gaur asteazkena 19:30etan.