1879.urtean Hego Euskal Herriko lehenbiziko Lore
Jokoak Elizondon ospatu zirela gogoan izanik, aurten egun hura gogoan, gauza
bertsua egin nahi izan dugu Baztandarren biltzarra elkarteak, Dorrea Elkarteak
eta Baztango Kultura Batzordeak elkarlanean.
Bi mende beranduago
garai hartan bizkarrezurra izan zen literatura lehiaketa antolatu da, 1879.urtean
izan zen gai berarekin: euskaldunen gauzarik maiteena. Aski arrakastatsua izan da lehiaketa, 45 lagunek parte
hartu baitute.
Irabazleen izenak hurrengo asteetan emanen dira ezagutzerat, eta apirilaren 21ean Iruritan antolatu den egun guztiko bestan aurtengo sarituek beraien lanak irakurtzeko aukera izanen dute.
Irabazleen izenak hurrengo asteetan emanen dira ezagutzerat, eta apirilaren 21ean Iruritan antolatu den egun guztiko bestan aurtengo sarituek beraien lanak irakurtzeko aukera izanen dute.
Lehiaketa ez ezik ondoko egunetan:
- Apirilaren 8an Lore Jokoen erakusketaren irekiera Iruritako Jauregian 19:00etan. Bertan, 1879.urtean Elizondon ospatu ziren Lore Jokoetako poema sarituen erakusketa ez ezik, Hendaian dagoen Abbadia Jauregitik ekarritako afixak ere izanen dira erakusgai apirilaren 8tik hasi eta 19 biztartean.
- Apirilaren 12an berriz, Rosa Miren Pagolaren solasaldia izanen da Lore Jokoen inguruan Iruritako Jauregian 19:00etan.
- Apirilaren 21ean egun guztiko besta Iruritan: laxoa partida, Iruritako dantzariak, bertsolariak (Andoni Egaña eta Uxue Alberdi…)