Legealdiaren hasieratik Nafarroako Gobernua murrizketen bidez herritarren oinarrizko
zerbitzuak desegiten ari da etengabe eta Osasun Departamentuaren kasuan dekretu baten bidez egin nahi izan zuten. Dekretua bertan behera gelditu zen parlamentuaren gehiengoak kontra bozkatu zuelako.
Orain udalerriek lege proposamen berri bat abiatuko dute profesionalen, sindikatuen eta herritarren iritziak eta proposamenak bilduz. Landa eremuetako zerbitzuak behar dituen minimoak ziurtatzeko, mendialdeko osasun zerbitzuak atal berezi bat behar duela ikusten dute eta hortarako eginen dituzten kuarteletako batzarretan arazoa planteatu, azalpenak eman eta inplikatu guzien iritziak bildu nahi dituzte.
Batzarrak ondoko egun hauetan eginen dira:
- BAZTANGOIZA: Apirilaren 4an egin zen Azpilkuetan
- ERBEREA: Apirilaren 15a astelehena Oronoz-Mugairiko Batzar Gelan 19:30etan
- ELIZONDO: Apirilaren 16a asteartea, Arizkunenean 20:00etan
- BASABURUA: Apirilaren 17a, asteazkena Anizko elkartean 19:00etan
Dei egiten dute bertan parte hartzerat.