ADEL ABOU SALEM LANBIDE ESKOLAN


Gaur goizean, Libanon errefuxiatu bezala bizi den Adel Abou Salem palestinarra Lanbide eskolan izan da.
Ikasle eta irakasleei bertan bizi duten egoera agertu die, beren eguneroko bizimodua nolakoa den eta Libanon bertan jasaten duten bazkerkeria eta tratu exkaxa adierazi.  
Europar Batasunetik eta NBEtik behar adina esfortzu egin ez arren, agerian utzi du errefuxiatu guztien nahia eta esperantza, egunen batean beren etxea den Palestinara itzultzea dela, eta horretarako lanean dihardutela lau haizeetara. 
Hitzaldi akaberan, ikasleek galderak egiteko aukera izan dute, eta Adelek xuxenki argitu ditu zalantza guztiak.