ADEL ABOU SALEM PALESTINARRA BAZTANERAT IRITSI DA



Adel Abou Salem Libanoko errefuxiatu eremuetako palestinar ekintzailea maiatzaren 18an Elizondon eginen den Euskal Herria – Palestina egunean parte hartzeko Baztanerat etorri da. Euskal Herria-Palestina sareak gonbidatuta aste osoan Euskal Herri osoan eginen diren solasaldi eta bilkura desberdinetan parte hartuko du. Modu horretan, ondoko egunetan Erratzun lo eginen duela aprobetxatuz, gaurkoan hainbat baztandarrekin biltzeko aukera izan du.
Adel Abou Salem Palestinako inginiarien elkargoko presidente ordea izateaz gain FPLPko kidea  da. Hala bere herriari eta Ekialde Hurbilari buruz duen ezagutza aprobetxatuz Libanoko errefuxiatuen eremuetako palestinarren egoeraz eta Siriako gatazkaz palestinarren ikuspegitik  mintzatu zaigu. Ildo horretan, Siriako gatazkaren ondorioz herrialde horretako ehunka mila errefuxiatu palestinar Libanoko errefuxiatuen guneetarat etortzen ari direla erran du, horrela, lehenagotik Libanoko errefuxiatu eremuetako egoera jasanezina, egiazko giza draman bihurtuz.