BAZTANGO UDAL HAUTETSIEN SOLDATEI BURUZ

Baztango udalak 2013ko aurrekontuak onartu ditu. Aurrekontuen berri zehatza Nafarroako Aldizkari Ofizialean aurkitu daiteke eta, orokorragoa, laster argitaratuko den udal boletinean. Nolanahi ere udal hautetsien soldatei buruz jendartean dagoen sentsibilitate berezia kontuan hartuz hautetsien soldatetan aurten izanen den aldaketa zuzenean jakinaraztea komenigarria da.
Udal gobernuari dagokionez orain artio Garbiñe Elizegi alkateak %80 liberazioa zuen, Mikel Ortega alkateordeak %100ekoa eta Jon Elizetxe zinegotziak %50ekoa. Beste zinegotzi guztiek asistentziaren araberako dietak kobratzen dituzte, hilabetero 600 euro gehienez.
Jon Elizetxe zinegotziaren lana komunalen kudeaketa, Batzar Nagusiko txostenen prestaketa eta nekazaritza, ingurugiro eta mendi lanak dira. Baztanen hedapena kontuan hartuz, komunalen garrantzia eta nekazaritzaren pisua egiten duen lana ez dator bat orain artioko dedikazioarekin. Horrez gain, joan den urria arte Jon Elizetxe langabeziaren zati bat kobratzen egon da, baina hau bukatu egin zitzaionez ondoko urterako bere liberazioa %80rat iganen da. Orain artio 750euro jasotzen bazituen hilabetero 14 ordainetan, hemendik aitzinerat 1.000 euroko 14 ordain jasoko ditu. Horrela soldata eta gizarte segurantzako ekarpenak kontuan hartuta, udalak, udal hautetsien sarien ordainketan 6.600 euroko hazkundea izanen du.
Gainerako hautetsi liberatuen ordainek lehengo moduan jarraituko dute, Garbiñe Elizegi alkateak 1.300 euroko 14 ordain eta Mikel Ortegak 1.500 euroko 14 ordain.
Gaizki ulertuak eta erabilera maltzurrak saihesteko argigarria izanen delakoan