EH-PALESTINA EGUNAREN ARRIMUAN ASTE HONETAN EKITALDI AUNITZ BAZTANEN


Maiatzaren 18an Elizondon eginen de Euskal Herria – Palestina egunaren testuinguruan aste honetan ekitaldi pila eginen da Baztanen; hona horietako garrantzitsuenak:
  • Maiatzaren 13anAdel Abou Salemen solasaldiak Elizondoko lanbide eskolan eta Lekarozko ikastetxean
  • Maiatzaren 14an, Porrotxen emanaldia Iruritan atsaldeko 17:30etan gizarte bilgunean.
  • Maiatzaren 14an, Baztango eragile sozial, politiko eta kulturalen prentsa agerraldia EH-Palestina egunarekin bat egiteko. Atseko 20:00etan Iruritako gizarte bilgunean
  • Maiatzaren 15ean, Nazio askapen borrokak eta preso politikoak mahai-ingurua. Parte hartzaileak: Martxelo Diaz GARAko kazetaria, Filipe Lascaray euskal preso politiko ohia eta Adel Abou Salem iheslari palestinarra; atseko 20:00etan Arizkunenean.
  • Maiatzaren 16an, FPLPko gazteen ordezkaritza eskualdeko ERNAIko ordezkaritzarekin bilduko da Elizondoko gaztetxean.
  • Maiatzaren 18an, Euskal Herria – Palestina eguna Elizondon; animatu eta parte hartu!!!
Aste osoan Arranbelak ekitaldi guzti hauen jarraipena eginen du eta bloga etengabe gaurkotuko dugu; gure facebook-erat edo twitter-erat atxekituz gero gertakari guztien berri izateaz gain, zuen laguntzarekin hedapena handituko dugu, animatu!