Maiatzaren 18an Elizondon eginen de Euskal Herria – Palestina egunaren testuinguruan aste honetan ekitaldi pila eginen da Baztanen; hona horietako garrantzitsuenak:
- Maiatzaren 13an, Adel Abou Salemen solasaldiak Elizondoko lanbide eskolan eta Lekarozko ikastetxean
- Maiatzaren 14an, Porrotxen emanaldia Iruritan atsaldeko 17:30etan gizarte bilgunean.
- Maiatzaren 14an, Baztango eragile sozial, politiko eta kulturalen prentsa agerraldia EH-Palestina egunarekin bat egiteko. Atseko 20:00etan Iruritako gizarte bilgunean
- Maiatzaren 15ean, Nazio askapen borrokak eta preso politikoak mahai-ingurua. Parte hartzaileak: Martxelo Diaz GARAko kazetaria, Filipe Lascaray euskal preso politiko ohia eta Adel Abou Salem iheslari palestinarra; atseko 20:00etan Arizkunenean.
- Maiatzaren 16an, FPLPko gazteen ordezkaritza eskualdeko ERNAIko ordezkaritzarekin bilduko da Elizondoko gaztetxean.
- Maiatzaren 18an, Euskal Herria – Palestina eguna Elizondon; animatu eta parte hartu!!!