Saltatu eta joan eduki nagusira
Espainiako Auzitegi Nazionalak Ernesto Prat absolbitu du. Ekin taldeko kide izatea egotzi zioten, eta zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen zuen fiskalak harentzat. Epaiak dio «erakundeko kide izatea soilik» ez dela nahikoa zigortzeko, baizik eta «beharrezkoa» dela «militante aktiboa» izatea, eta haren aurkako frogek ez dutela hori frogatzen.
2012an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Ernesto Prat, Urruñan, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroaginduaren harira. 2008tik Lapurdin bizi zen. Inkomunikazio aldian torturak pairatu zituztela salatu zuten operazio hartan atzemandako pertsona guztiek.