FPLPko GAZTEEN ORDEZKARIEKIN GAZTETXEAN

Xolomorik janen ote du? erdaraz moldatuko ote gara?...

Joan den ortzegunean Mai palestinar gaztea ezagutzeko aukera izan zuten Malerreka eta Baztango Ernaiko gazteek. Arratsaldean elkartu ziren eta Elizondon barrena poteoa egin ondotik afaria izan zuten Elizondoko gaztetxean. Hasiera batean Euskal Herriko eta Palestinako egoeren trukaketa egitea zen helburua, baina azkenean Palestinar Herria izan zen mintzagai. Beti aditu izan dugu Herri Palestinarraren inguruan, baina lehenengo pertsonan entzutea bezalakorik ez dago. Mai palestinar errefuxiatua da, eta duela bi urte Madrilen bizi da. Bera Egiptoko errefuxiatu eremuan jaio zen eta 13 urte zituela joan zen Gazara. Berak han bizitakoa argi eta garbi azaldu zien, komunikabideetan ikus daitekeenaz askoz haratago dagoen errealitate bat azalduaz. Afari honen aitzakiapean eta giro ederrean aunitz ikasteko aukera izan zuten.