MAIATZAREN 18AN JAMES PETRAS ELIZONDON

Euskal Herria – Palestina egunaren baitan James Petras intelektual antiimperialista estatubatuarrak solasaldia eskainiko du Elizondon. Adel Abou Salem palestinarrarekin Inperialismoa, Sionismoa eta Apartheida Palestinan gaiaz arituko da 

  • NOIZ: Maiatzaren 18an, goizeko 11:00etan
  • NON: Arizkunenea kultur etxean.
James Petras 1937an sortu zen Bostonen. Soziologoa da eta inperialismoaz, klase borrokaz eta Latinamerikako gatazketaz egin dituen lanengatik ezaguna da. Unibertsitate desberdinetako irakaslea ere izan da.
James Petrasek 29 hizkuntzetara itzuliak izan diren 62 liburu baino gehiago argiratatu ditu, azkena Txalapartak argitaratutako Imperialismo y barbarie. Gainera aldizkari desbedinetan 600 artikulu baino gehiago publikatu ditu.
Petrasek bere burua iraultzaile antiinperialista moduan aurkezten du, ekile eta idazle moduan hain zuzen. Brasilgo lurrik gabeko langileen mugimenduarekin lana egin du, baita Argentinako langile mugimenduarekin ere. 1973tik 1976rat Petrasek Latinamerikako errepresioaz aritu zen Bertrand Russell epaitegian aritu zen.
Txalapartak 2011n argiratatauko liburuan, Petras herrialde arabiarretan bizitzen ari diren matxinadetaz mintzo da, Ekialde Hurbileko gerretaz, Amerikako Estatu Batuen eta Txinaren arteko tentsioetaz edo Latinoamerikan sozialismoa ezagutzen ari den goraldiaz. James Petrasek botere sareak ehuntzen dituztenak nortzuk diren argitzeko ahalegina egiten du, baita inperialismoaren eta basakeriaren alternatibak zeintzuk sustatzen ari diren argitzeko ahalegina ere.