MAIATZAREN 1a ESKUALDEAN


LAB sindikatuak deituta borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria lelopean eskualdeko manifestaldia egin zen asteazkenean Donezteben. Denera 200 lagun inguruk parte hartu zuten. Avia gasolindegitik abiatuta herrian barna itzulia egin eta merkatu zaharraren ondoan akitu zen. Ondotik Legasako elkartean pintxoak izan zituzten eta langile borrokekin lotutako bideoak ikusi zituzten. Elizondotik manifestaldirat txirrindula ibilaldia egin zuten hainbat lagunek, aldarrikapena eta  eguraldi ederra biak ederki uztartuz.